Albisteak

Euskal Elkargoak bermatuko du brebetako azterketen zuzenketa

Euskal Elkargoak bermatuko du brebetako azterketen zuzenketa

Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean iragatekoak dira brebetako azterketak Ipar Euskal Herrian; uztailaren 12an, zeremonia ofiziala eginen dute elkargoaren egoitzan, ikasle bakoitzari dagokion nota emateko. Ez da funtsezko aterabide bat, baina indar handiko keinua da. «Ez du izanen brebetaren balio bera, baina erakunde ofizial batek babestutako agiri bat» izanen da: halaxe nabarmendu du Seaskak.

25 urteko migratzaile bat hil da Bidasoan, muga igarotzeko ahaleginean

25 urteko migratzaile bat hil da Bidasoan, muga igarotzeko ahaleginean

Abderrman Bas izena zuen; ginearra zen, eta 25 urte zituen. Aurten Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan zendutako bigarren migratzailea da. Frantziak ezartzen dituen kontrol zorrotzek eta Hegoaldeko administrazioek harrerarako ezartzen dituzten irizpideen mugek guztiz estutzen dituzte etorkinak.

Bilboko Burdin Hesia, arerio bihurtutako babeslekua

Bilboko Burdin Hesia, arerio bihurtutako babeslekua

1937ko ekainaren 12an hautsi zuten faxistek Burdin Hesia, Bilbo Handia inguratzen zuen defentsa lerroa. Bilbo erortzea lortzeko gakotzat aurkeztu da Alejandro Goikoetxea ingeniari jeltzale desertorea. Baina, ordurako, hegazkin aleman eta italiarrek behatuak zituzten eraikuntza lanak. Eraikitzen hasi zenetik, porrotera kondenatutako azpiegitura zen Burdin Hesia.

Trantsizio energetikoa klima aldaketa gelditzeko

Trantsizio energetikoa klima aldaketa gelditzeko

Energiaren prezioa asko garestitu da azken hilabeteetan. Besteak beste, egungo ereduak eragin du hori; hau da, erabili ohi dugun energia motak. Klima larrialdiaren eragile nagusia ere bada eredu hori, eta, klima aldaketa gelditzeko, pertsonek energiarekin duten harreman eta ohiturak aldatzea ari dira eskatzen adituak. Hots, trantsizio energetikoa. 

Ornoak sigi-sagan

Ornoak sigi-sagan

Eskoliosia bizkarrezurraren makurdura eta ornoen okerdura da. Haurrei eta gazteei eragiten die batez ere, hezurrak sortzeko, osatzeko eta heltzeko prozesu betean egoten baitira. Ariketen eta kortseen bidez aurre egiten diote, eta, kasurik larrienetan, kirurgia erabilita.

Jaiotza gutxiago urterik urte

Jaiotza gutxiago urterik urte

Jaiotza tasaren jaitsiera nabari da Euskal Herri osoan: bi puntu egin du behera 2015etik 2020ra. Urteko jaiotzen eta heriotzen arteko defizita ere handitzen ari da herrialde guztietan. Zio ekonomikoak, sozialak eta demografikoak daude horren atzean.

Josefina Lamberto hil da

Josefina Lamberto hil da

Maravillas Lambertoren ahizpa izateaz gain, Nafarroako oroimen historikoaren alde eginiko lanagatik zen ezaguna. Ekainaren 7an hil zen, 93 urte zituela.

Ehun egun gerran

Ehun egun gerran

Errusiak Ukraina inbaditu zuen egunean, ematen zuen Kievera eta Ukraina osora arazorik gabe eta denbora gutxian iritsiko zirela Errusiako tropak, baina ez da hala izan. Ehun egun joan dira otsailaren 24az geroztik, gerra luzatu egin da, eta ez du azkar bukatzeko itxurarik. Negoziazio bideak itota daude, gainera.

Euskarazko memeak sortzeko plataforma bat egin dute

Euskarazko memeak sortzeko plataforma bat egin dute

'Memeka.eus' proiektua memeak egin eta zabaltzeko plataforma bat da, nerabeek euskara «modu ludikoan» erabil dezaten, «euren sentimenduak adierazteko, egoera bat azaltzeko edo, besterik gabe, lagunekin dibertitzeko».